Bi ekitaldi atzeratu dituzte Gabirian, Covidaren eraginez
GABIRIA // Koronabirusaren izurritearen ondorioz, Gabirian atzo egitekoa zen Kike Amonarrizen hitzaldia atzeratu dute, hizlariaren eragozpenagatik. Urtarrilean izango da. Osinalde elkartearen biharko mus txapelketa berezia ere bertan behera utzi dute. Egingo direnak udalaren herri batzarra (gaur, 18:00) eta meategi bidea garbitzeko auzolana (bihar, 08:30) dira.












