Izazpe abesbatzaren kontzertua, bihar, Ezkioko parrokian
EZKIO-ITSASO // Ezkio-Itsasoko Izazpe abesbatzak kontzertua egingo du bihar, Ezkioko parrokian, 19:00etan. Urte amaierako kontzertua izango da eta hainbat abesti prestatu dituzte ekitaldirako, tartean, Ave Verum, Jubilate Deo, Cantate Domino, Agur Maria, Baratze Bat edo Hator hator. Xabier Barriola da abesbatzako zuzendaria eta organoa Alberto Saezek joko du.













