Sukia-Galdos bikotea, Gipuzkoako txapeldun
Eskuz binaka, senior 3. mailako Gipuzkoako txapelketako finala irabazi du Zegamako Tartaloetxe elkarteko bikoteak, Lazkako Lapke elkarteko Otxoa-Olano bikotearen aurka, 22 eta 14.
Zegamako Tartaloetxe Pilota Elkarteko Sukia-Galdos bikoteak Gipuzkoako eskuz binakako pilota txapelketako txapela jantzi du, senior kategoriako 3. mailan. Larunbatean jokatu zuten finala Lazkaoko Lapke elkarteko Otxoa-Olano bikotearen aurka, Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta 22 eta 14 gailendu ziren.
Bi hilabete inguru iraun du txapelketak. Sailkatze fasean, urrian, Otxoa eta Olanok irabazi zuten Zegaman jokatutako Sukia eta Galdosen aurkako partidan, 22-15. Zegamakoek txapelketa osoan galdutako partida bakarra izan zen hura. Lazkaoko bikotea, berriz, partida guztiak irabazita iritsi da finalera. Semifinaletan, 22 eta 7 irabazi zuten Intzako Lasarte Artetxe eta Elolaren kontra. Zegamakoek, aldiz, 22-8 irabazi zuten semifinala Ataungo Baztarrika-Urdangarin bikotearen kontra. Azken partidan Zegamako bikotea bilakatu da Gipuzkoako txapeldun.