Amalurrek 29ra arte tramitatuko ditu mendiko txartelak
LAZKAO // 2022.urterako mendiko federatu txartelak egin ahalko dira Lazkaon, Amalur elkartearen bitartez. Aurrez aurre berria egin edo berritu nahi duenak, abenduaren 20tik 23ra, eta 27tik 29ra bitartean, Domarda elkarteko bulegora joan behar dute, 18:00etatik 20:00etara. Etxetik ere egin liteke izapidea, posta elektroniko bidez eta ordainketa kontura eginda.













