Hotzak ere ez du gurpilik gelditu
Eskolarteko mendi bizikleta proba egin dute asteburuan Itsasondon. Dozenaka haur eta gaztetxo elkartu dira.
Gipuzkoako Eskolarteko mendi bizikleta proba jokatu zen asteburuan, Itsasondon. Eguraldia hotz, baina txirrindulari gazteek, onenak eman zituzten. Ondorengoak, kategoria bakoitzeko lehen sailkatuak: Alebin mailan, Ekaitz Ugarteburu (Peña Elorza) eta Katxia Blanco (JMA); eta Infantil mailan, Aiur Ugartemendia (Irunes) eta Ane Zubeldia (Zarauztarra).