Espainiako Kopako lasterketak irabazi du kiroletako sari nagusia
Emakumezkoen Espainiako Kopako I. Igartza emakumeen saria txirrindularitza lasterketak Beasain Kirol Sarietako aitortza nagusia jaso zuen atzo. Berdintasunaren bidean egindako urratsa nabarmendu nahi izan zuen epaimahaiak. Are gehiago, pandemia garaian.
Apirilean jokatu zen lasterketa, bost maila ezberdinetan: kadeteak, juniorrak, 23 urtez azpikoak, elite mailakoak eta helduak. Ia 400 txirrindulari elkartu ziren, atzerrikoak asko. Vita Heine norvegiarra izan zen proba nagusiko garailea, Tereza Neumanova txekiarraren eta Alessia Bulleri italiarraren aurretik.
2022an lasterketaren bigarren edizioa izango da. Espainiako Koparako puntuagarria izango da oraingoan ere, baina ez da egutegiko lehen proba izango. Apirilaren 24an izango da.
Kirolaren festa
Herriko hamaika kirolari, klub eta babesle omentzeko aprobetxatu zuten ekitaldia. Oneka Sanchez txirrindulariak eta Xabier Martin errugbi jokalariak jaso zituzten emakumezko eta gizonezko kirolari onenen sariak. Herriko kirolari olinpikoek ohorezko saria bereganatu zuten. Roberto Turrientesentzat izan zen hilondoko saria, Beasain Kirol Elkartearen alde urtetan egindago lanagatik. Txindoki tailer mekanikoari ere aitortza egin zioten, kirolari eskainitako babes ekonomikoagatik.













