Ramirez de Aldak Altsasuko auzia xehatuko du Arranon
POLITIKA // Goierriko Ernaik Adur Ramirez de Alda Pozuetaren hitzaldia antolatu du bihar, 11:00etan, Beasaingo Arrano elkartean. Ramirez de Alda Altsasuko auzian zigortutako zortzi gazteetako bat da eta euren bizipenak elkarbanatuko ditu. Amaitutakoan, 12:30ean, Goierriko Ernaik taldeko argazkia aterako du. Urtarrilaren 8an presoen eskubideen alde egingo den Bilboko manifestazioa iragartzeko erabiliko dute.













