Errege Magoak Beasainen izango dira, baina zamalkadarik gabe
Arangotin izango dira aurrena eta herriko musikarien laguntzarekin San Martin plazara jaitsiko dira. Haurren eskutitzak jasoko dituzte han
Atxipi Elkarteak Errege Magoak Beasainen izango direla baieztatu du. Baina ez dute zamalkadarik egingo. 17:30ean Arangotiko egoiliarrak eta langileak eraikinaren kanpoaldetik agurtuko dituzte eta jarraian, 18:00ak aldera, San Martin plazara jaitsiko dira. Bertan, haurrek eskutitzak eman ahal izango dizkiete eta argazkiak atera, baina erregeen magalean ezingo dute eseri. Goxokiak ere banatuko dituzte.
Atxipikoek pena ez dute ezkutatu. Karrozak eta gainerako osagarriak prest zituzten jada, baina pandemiaren azken egunetako bilkaerak ez die beste erremediorik utzi. Halere, zamalkadan ezinbestekoak diren antortxak, Goizeresiko txistulariak, Loinatz Musika Eskolako trikitilariak eta panderojoleak, banda eta Koskola txaranga izango dira. Bertaratuko direnei maskara erabiltzeko eta errespetuz jokatzeko eskatu diete.
Atxipikoek aldaketa gehiago egiteko prest daudela iragarri dute, behar izanez gero