1.112
EURO RUANDARAKO
San Benito ikastolak urtero laguntzen du Ruanda Taldeak herrialde hartan dituen proiektuekin. Abenduan ezin izan zuten merkatu txikia antolatu, COVID-19aren izurritea dela eta. Ikastolan, ordea, ‘Haur bat, euro bat’ bilketa kanpaina egin zuten, eta 1.112,26 euro bildu dute, Gihara herriko eskoletan erabiltzeko.













