Bisitariak «berreskuratu» ditu Igartubeiti Baserri Museoak
Igartubeiti Baserri Museoak urteko balantzea egin du. 2021 urtean, aurreko urtean baino %60 bisita gehiago jaso ditu, beraz esan daiteke, bisitariak berreskuratu dituela.
COVID-19aren hedatzea ekiditeko indarrean izan diren neurriek, eragin zuzena izan zuten Igartubeiti Baserri Museora gerturatu ziren bisitarien kopuruan. 2021eko lehen hilabeetako mugikortasun murrizketek, bisitariak gerturatzea oztopatu bazuten ere, 2021 urtea, balantze positiboarekin amaitu du.
Urrian Sagardoaren Astea ospatzeak, Aste Santuko bisitari kopuru onak eta urteko azken hilabeteetako batzuetan taldeen bisitak berpizteak eragin zuzena izan dute zentroko bisitari kopuruetan.
Gertuko bisitariak
Igartubeiti Baserri Museora gerturatu diren bisitari gehienak «eskualdekoak» dira (% 73), eta gainontzean ere, hurbileko lekuetatik etorritakoak nabarmentzen dira: Urola Garaiko eskualdetik (% 31) eta Gipuzkoatik eta Estatutik etorritakoak. Euskal Herrikoak ez direnen artean kataluniarrak (% 31) dira museoa gehien bisitatzen dutenak, ondoren nafarrak (% 13), valentziarrak (% 12), andaluziarrak (% 11) eta madrildarrak (% 10).
Pandemiak eragin zuzena
COVID-19ak eragin zuzena izan du kulturan eta museoetan, eta Igartubeitin ere hala izan da.
Bisitarien kopuruetan, bai urteko lehen hilabeteetan, bai azken hilabeteetan, zeinetan pandemiaren bilakaerak bertan behera utzi baititu taldeen eta ikasleen bisitak.












