Goierri Kopa Trail zirkuituko antolatzaileek 2022ko behin-behineko egutegia aurkeztu dute.
Lehen lasterketa martxoaren 6koa izango da, Urretxu-Zumarragako UZ Traila; azkena, berriz, urriaren 16an, Ordiziakoa.
Goierri Kopa Trail zirkuituko antolatzaileek 2022ko behin-behineko egutegia aurkeztu dute. Martxoaren 6an UZ Trail egingo da, martxoaren 19an Arriarango proba, apirilaren 2an Leharrei izenekoa, maiatzaren 7an Segura-Zerain, maiatzaren 21ean Larraitzeko kilometro bertikala, ekainaren 25ean Zaldibiako lasterketa, irailaren 11n Axari Trail eta urriaren 16an Ordiziako proba.