Urteko lehen azoka berezia egingo dute larunbatean Beasainen
Sasoiari dagozkion barazkiak izango dira protagonista. Horien artean azalorea, brokolia, zerba, aza, romaneskua, aza gorria, espinaka, kale aza eta pak choia. Bestalde, nobedade gisa baratxuri freskoa izango da aukeran.
Hilabete bakoitzeko lehenengo larunbatean egiten den garaiko eta bertako produktuen azoka egingo da etzi, Beasaingo Loinazko San Martin plaza azpian, 10:00etatik 14:00etara. Sasoiari dagozkion barazkiak izango dira protagonista. Horien artean azalorea, brokolia, zerba, aza, romaneskua, aza gorria, espinaka, kale aza eta pak choia. Bestalde, nobedade gisa baratxuri freskoa izango da aukeran.
Barazkiez gain, beste produktu batzuk saltzen dituzten postuak izango dira larunbatean: eztia, ogia, loreak eta landareak, tartak eta gailetak, gazta eta haziak.
Horrezaz gain, artisau erara egindako poltsak, lepokoak, umeentzako adur-zapiak eta abar saltzen dituen postua ere izango da azoka berezian.
Zozketa
Ohi bezala, goiza amaitzeko, 13:30ean, azokako produktuez osatutako bi saski eta Igartzan bisita gidatua egiteko bi sarrera zozkatuko dituzte azokan erosketak egiten dituztenen artean.