2021eko urtekaria prest dago
Zeraingo etxe guztietan banatuko da. Mandio dendan, tabernan edo Ostatuan erosi daiteke.
Zeraingo 2021eko urtekaria dagoeneko argitaratu dute. Joan berri den urtean egindako lanak eta herriko nondik norakoak biltzen ditu urtekariak, eta laster herritar guztiek izango dute ale bana haien eskura, banaketa lanetan baitzabiltza orain, Zeraingo etxe guztietan ale bana egon dadin. Mandio dendan, tabernan edo herriko Ostatuan ere eskuratu daiteke urtekaria. Udalak, Zeraingo urtekariko lan taldeak eta Oa Kultur Elkarteak eskerrak eman dizkie kolaborazioetan, publizitatean edota prestaketa lanetan ibili diren herritarrei.













