Emiliana Garcia beasaindarrak 107 urte bete ditu
Beasaingo herritarrik helduena da Emiliana. Berak eta bere senarra den Vicentek lore sorta bana jaso dute.
Gaur, urtarrilak 8, 107 urte bete ditu Emiliana Garcia beasaindarrak. 1915ean jaio zen. Beasaingo herritarrik helduena izaten jarraitzen du Emilianak. Osasun egoera dela eta, ez du Leire Artola alkatearen aurrez aurreko zorion agurrik jaso, baina berak zein bere senarra den Vicentek lore sorta bana jaso dute, eta alkateak telefonoz zoriondu dituela jakinarazi du Udalak webgunean. Vicentek joan den urriaren 20an 101 urte bete zituen. Orduan ondoezik zegoenez, Emilianaren urtebetetzearekin batera jaso dute biek zorion agurra.













