10.000 sinaduratik gora, A-636ko bidesariaren aurka
Change.org plataforman martxan jarritako sinadura bilketak 10.000ko muga gainditu du azken egunetan.
Beasain eta Bergara arteko A-636ko bidesariak hainbat protesta eragin ditu dagoeneko. Gipuzkoako Foru Aldundia hil honen 18an hasiko da errepide hori erabiltzeagatik tasa bat kobratzen. Goierriko hainbat herritako bizilagunei, eta egunero lanera joateko errepide hori erabiltzen dutenei zuzenean eragingo die aldaketak.
Erabaki horren aurrean, herritar talde batek sinadura bilketa jarri zuen martxan, Change.org plataforman. Bilketa hori berria ez bada ere, azken hilabeteetan indar handia hartu du, eta dagoeneko 10.600dik gora sinadura jaso dituzte.