'Ama-Alu-Lur' antzezlana izango da Ordiziako antzokian
Intujai Teatro taldearen lana taularatuko dute Bea Larrañaga eta Itziar Saenz de Sjer aktorrek, Ordiziako Herri Antzokian
Ostegun honetan, hilak 13, arratsaldeko 19:30ean eskainiko da Ordiziako Herri Antzokian, Ama-alu-lur, sorgin baten ametsak ikuskizuna. Intujai teatroak aurkezten duen antzezlan bat da honakoa, eta Bea Larrañaga eta Itziar Saenz de Sjer aktoreak izango dira Ordiziako oholtza gainean, beste hainbat eskenatoki igaro ondoren. Doakoa izango da baina sarrerak aurrez hartu beharko dira Antzokiko leihatilan.