Beasainek hirugarren postua sendotu du garaipenari esker
BEASAIN // Beasainek Tolosari 2 eta 1 irabazi zion asteburuan. Atsedenaldira galtzen joan arren, Ximon Arangurenek bi gol sartu zituen bigarren zatian eta hiru puntuak etxean gelditu ziren. 35 dituzte denera, eta hirugarren postuan daude. Kanporaketetan sartzeko aurkariek berdindu egin zutenez, aldeak zabaldu egin dituzte. Goierri Gorrik 4 eta 0 galdu zuen Leioaren aurka, urteko lehen partidan.













