Gabirian euskara ikasteko ikastaroa hasi da, 5 lagunekin
GABIRIA // Gabiriako Udalak sustatutako euskara ikastaroa atzo hasi zen. Bost lagunek eman dute izena, eta oinarrizko mailan hasiko dira euskara ikasten, herrian bertan. AEK-ri eman dio udalak aurten ardura, eta hango irakasle batek emango ditu eskolak, astelehenetan eta asteazkenetan, 17:15etik 19:45era. Ekainera arte iraungo du euskara ikastaroak.












