Interneten eragina haurrengan landuko dute bihar hitzaldian
LAZKAO // Treba Gurasoak elkarteko eta EHUko irakasle Rakel Gamitok Haurrak, nerabeak eta Internet: ohiturak, arriskuak eta erabilera segurua hitzaldia egingo du, bihar, Lazkaon. Kultur etxeko erakusketa-aretoan izango da, 17:00etan hasita. Sarrera doan da, baina aurrez izena emanda erreserbatu behar dira lazkao.eus webgunean. Haurren eta nerabeen gurasoentzako pentsatutakoa da hitzaldiaren gaia, bereziki.













