Elkarretaratzea egingo dute Tuteran eraildako emakumeagatik
Oriako Lamiakek eta Beasaingo Asanblada Feministak bat egin dute Euskal Herriko emakumeon mundu martxak deitutako mobilizazioekin
Oriako lamiakek eta Beasaingo asanblada feministak beasaindarrei Erauskin plazan kontzentratzeko deia egin diete, Tuteran jazotako hilketa matxista salatzeko. Elkarretaratzea etzi egingo dute, 19:00etan.
Euskal Herriko emakumeon mundu martxak 2022a urte zaila izango dela iragarri du, “emakumeen aurkako indarkeriak ez duelako etenik”. Estrukturala den arazoa dela salatu dute eta gizartea aldatu ezean, jazotzen jarraituko dela atsekabetu dira. Osasungintza, hezkuntza, eta justizia “publikoak eta unibertsalak” eskatu dituzte. “Denon artean lortuko dugu”.
Ver esta publicación en Instagram