Beasaingo eskoletan matrikulazio bilerak hasiko dituzte bihar
Beasaingo eskoletako aurkezpen bilerak bihar hasiko dira. Bilerak eskoletan bertan egingo dituzte. La Salle izango da goiztiarrena. Euskarazko saioa 10:00etan izango da. Gaztelaniazkoa, 11:00etan.
Andramendi Ikastolak astelehenean Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako bilera egingo du, 16:00etan. Asteartean, 17:00etan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren txanda izango da.
Asteartean bertan, baina 18:00etan, Murumendiren txanda izango da.
Asteazkenean, Alkartasuna Lizeokoek egin dute deialdia. 17:00etan euskarazko bilera egingo dute eta, 18:00etan, gaztelaniazkoa.
Loinazpek itxiko du txanda. Datorren astelehenean da beraien bilera, 24an, 17:00etan. Bilera online egingo dute.
Datak
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzerako matrikulazio epea astelehenean zabalduko da. Hau da, 0 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat. Epea urtarrilaren 28an amaituko da.













