Familia ugarientzako hobariak eskatzeko, otsailaren 4ra arte
ORMAIZTEGI // Familia ugarien titulua dutenentzat hobariak eskatzeko epea otsailaren 4ra arte dago zabalik. IBI-an hobariak eskatzeko dokumentazioa eta eskaera orria udaleko webgunean daude ikusgai. Ibilgailuen kasuan, berriz, eskaera orri orokorra, NAN-aren kopia, ibilgailuaren dokumentazioa eta familia ugariaren tituluaren kopia aurkeztu beharko dute.













