Hajjiren barrenak, Aterpe tabernan
Aterpe tabernan Fatiha Hajji Baba-ren 'mis sentimientos y mis ideas' erakusketa ikusgai egongo da otsailaren 10era arte
Fatiha Hajji Baba-ren ‘mis sentimientos y mis ideas’ –nire sentimenduak eta nire ideiak– erakusketa Aterpe tabernan ikusgai dago. Hajjik protesta-koadroak egiten ditu, bereziki, emakumeen aurkako indarkeriaren eta naturaren suntsipenaren inguruko mezuekin. Kolore biziak erabiltzen ditu, “mina ezkutatzeko”.
Erakusketa pandemia garaian egindako 24 lanekin osatu du. Artean “babestu” dela dio, “bizi dugun egoera eta gobernuek inposatutako eskubideen murrizketak salatzeko”.
Otsailaren 10era arteko egongo da erakusketa ikusgai.