Oinherrirekin hitzarmena sinatu du Ezkio-Itsasoko Udalak
Euskal Herriko 30 bat udalerri daude Oinherrin. Goierrin Idiazabalgo, Itsasondoko, Ordiziako, Segurako eta Zaldibiako Udalak dira kide.
Ezkio-Itsasoko Udalak Oinherri Herri Hezitzaileen Sarearekin bat egin du. Joan den ostegunean sinatu zuten hitzarmena, eta aurrerantzean heziketa proiektuak elkarlanean garatuko dituzte. Ezkio-Itsasoko gaztelekua martxan jartzea izango da proiektuetako bat. Euskal Herriko 30 bat udalerrik osatzen dute Oinherri. Goierrin, Idiazabalgo, Itsasondoko, Ordiziako, Segurako eta Zaldibiako Udalak dira kide. Haurren aisialdi eredua eta hezkuntza beste modu batean planteatzeko asmoz sortu zen sare hezitzailea. Teoria eta praktika uztartuz, balio hezitzaileak eta parte hartzea jartzen dituzte erdigunean, herrigintzatik.