Ormaiztegin ibilgailu historikoentzat hobaria izango da
ORMAIZTEGI // Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren ibilgailu historikoen hobariak eskatzeko epea martxoaren 15era arte egongo da irekita. Eskaera egin nahi duten herritarrek Lurraldeko Trafikoko Buruzagitzan izan behar dute matrikulatuta ibilgailua ezinbestez, ibilgailu historiko izaeraz, eta hala adierazi behar dute eskaerak egiterakoan. Udal bulegoetan edo udal egoitza elektronikoan aurkeztu behar dira.













