Batzordeak aktibatu dituzte antolaketa lanetarako
Korrika antolatzeko herritarren laguntza eskatu dute. Herria girotzeko ardura hartuko dute
AEKk Korrika antolatzeko herritarren laguntza eskatu du. Batzordeetan banatuko dira. Legorretan eta Gaintzan gaur egingo dituzte lehen bilerak; gainerako herrietan, datozen egunetan. Lagundu nahi duenak baina joaterik ez duenak 688 647 159 telefonora edo goierri@korrika.eus helbidera idatzi behar du.
Girotze-lanak egingo dituzte, gehienbat: kartelak jarri, herri mailako jardueraren bat antolatu... hiruzpalau bilera egitea da asmoa. Gazteei interpela berezia egin diete, antolaketa lanetan nagusiki adineko jendea aritzen delako eta erreleboa bermatzeko. Laguntzeko gogoa besterik ez dela behar azpimarratu dute.
Laguntzeko beste bide batzuk ere badaude. Korrika laguntzailearen figura dute: hamabi euroren truke, asteroko zozketetan parte hartzeko aukera, AEKko ikastaroetan deskontuak eta Korrikaren ekimenetan lehentasuna eskaintzen dute.
Beasainen denda ere zabalik dago, ostiraletan 17:00etatik 19:30era eta larunbatetan 10:30etik 13:00etara. Kamisetak, jakak, jertseak... eros daitezke. Petoak, baita ere.