Kike Amonarrizen hitzaldia otsailera atzeratu dute
GABIRIA // Kike Amonarriz soziolinguistak eta Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak Gabirian gaur egitekoa zuen hitzaldia atzeratu egin dute, COVID egoeraren erruz. Otsailaren 2an izango da, kultur etxean 17:00etan, eta haur txikientzat zaintza zerbitzua antolatuko du udalak, bien bitarterako. Abenduan ere atzeratu egin behar izan zuten, Haurren aurrean, helduok heldu kanpainako gurasoentzako hitzaldia.