Okorro jolas parkea berritzeko lanean ari dira
Altamira auzoko haur parkea berrituko du udalak; 53.000 euroko aurrekontua izango dute horretarako.
Ordiziako Altamira auzoko Okorro parkea berritzeko lanak egingo ditu udalak. Lehen fasean, lehendik zeuden elementuak kenduko dituzte. Lan hauek amaitu ondoren, elementu berriak jarriko dituzte, horretarako 53.000 euro bideratuko dituelarik Ordiziako Udalak. Honakoa, Ordizia 2030 Ekintza Planaren 12.13 puntuan jarritakoa beteko dela jakinarazi du udalak.