Zergen hobariak hilaren 31ra arte eskatu daitezke
IDIAZABAL // Idiazabalgo zergen hobariak eskatzeko epea zabalik dago urtarrilaren 31ra arte. Aurten, lehen aldiz, Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionez, hobari berri bat onartu da. Aktibitate berrien sorrera sustatzeko, jarduera berria sortzen denetik, lehenengo 3 urteetan aipatutako zerga horretan hobariak aplikatuko dira. Hobari guztien inguruko informazioa Idiazabalgo Udaleko webgunean aurkitu daiteke, eta eskaerak ere bertan egin daitezke.













