Etxez etxeko langileek protestak alboratu dituzte
EKONOMIA // Etxez etxeko arreta zerbitzuko langileen izenean ELAko ordezkariek eta Goxara S. L.ko arduradunek bilera egin zuten herenegun, Donostian, Lan Harremanen Kontseiluan. Enpresak hurrengo bilerara langileen egoera hobetzeko proposamen bat eramateko ardura hartu zuen. Langileek, bitartean, mobilizazioak etengo dituzte. Otsailaren 9an egingo dute hurrengo bilera.













