Gazte irakurle taldearen saioa atzeratu dute
Gaur zen egitekoa, 18:00etan. Data berria zehazten dutenean jakinaraziko dute.
Gazte irakurle taldea osatu dute Ormaiztegin. 10-12 bat gaztek eman dute izena taldean parte hartzeko. Gaur zuten lehenengo tertulia. Alaine Agirreren ‘Maren’ liburua landu behar zuten gazteek, baina bertan behera geratu da eta aurrerago egingo dute. Udalak zehaztu bezain pronto jakinaraziko du data berria. Izena eman nahi dutenek oraindik badute aukera, Ormaiztegiko Kultura sailera idatzita kultura@ormaiztegi.eus helbidean, edo 688 657 455 zenbakian whatsapp bidez.