Gerriko kluben arteko jaialdian izango da
Beasainek bi ordezkari izango ditu: Mayib Seye 70 kilokoan eta Dani Vasile 67 kilokoan. Anoetako, Soraluzeko eta Zumaiako boxeolariek ere parte hartuko dute
Beasaingo Gerriko boxeo taldeak kluben arteko txapelketan hartuko du parte. Anoetako, Soraluzeko eta Zumaiako taldeetako kideekin gurutzatuko dituzte ukabilak. Beasaindik bi ordezkari joango dira: Mayib Seye –70 kilo– eta Dani Vasile –67 kilo–. Zumaiako Lorentxoren eta Anoetako Iñaki Apalantzaren aurka arituko dira, hurrenez hurren. Bihar izango da jaialdia, 11:30etik aurrera, Anoetako belodromoaren alboko ringean. Gaur zortzi, urtarrilaren 28an, berriz elkartuko dira.