Gazte Koordinadora Sozialistaren ekitaldiak
Bilboko hilaren 29ko manifestazioa girotzeko ekitaldiak egin dituzte hainbat herritan. Ataunen, duatloia eta kontzertuak antolatu dituzte.
Gazte Koordinadora Sozialistak manifestazioak egingo ditu urtarrilaren 29an Bilbon eta Iruñean, Burgesiaren diktadura gelditu! lemapean. Gaur hainbat ekitaldi egin ditu Goierrin, giroa berotzeko. Goizean grafiti tailerrak egon dira Ordiziako eta Beasaingo gaztetxean eta hitzaldia Urretxuko kultur etxean. Gazteen bizi kalitatearen gainbeherari eta kontrol sozialari buruz hitz egin dute. Arratsaldean, binakako duatloia egin dute Ataunen. Ondoren, taldeko argazkia atera dute. 18:00etan kontzertua egongo da Ataungo Oargin. Tirokatuak, John Dealer and the Coconuts eta Berandu Baino Lehen taldeek joko dute.






















