Argi Berriko Mus Txapelketa Azkarra, bertan behera
Otsailaren 12an jokatzekoa zen 44. edizioa, baina egoera dela medio, ez antolatzea erabaki dute. Bigarren urtea da lehiaketa hori egiten ez dena.
Beste hainbat lehiaketa eta ekitaldirekin gertatu den bezala, Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatzen duen Mus Txapelketa Azkarra ere bertan behera gelditu da. Otsailaren 12an zen jokatzekoa, baina elkarteak azaldu duenez, “oraindik bizi dugun pandemia egoera eta, egungo baldintzak horretarako egokienak ez direla iritzita”, aurtengo txapelketa ez antolatzea erabaki dute. Iaz ere ez zen jokatu, arrazoi beragatik. Aurtengoa, 44. edizioa zatekeen.
Argi Berri elkarteak “egoerak hobera egingo duenaren itxaropena” agertu du, eta muslari guztiei jakinarazi die indarrak hurrengo urterako gordeko dituztela, eta aurrerantzean ere lehiaketa antolatzen jarraitzeko asmoa dutela.