CAFek 23 tren ekoitziko ditu munduko beste puntarako
Beasaingo multinazionalak 130 milioiko akordioa sinatu du Zelanda Berriko Auckland Transport konpainiarekin
CAFek 23 tren ekoitziko ditu Aucklanderako. Kontratuak bost unitate gehiago egiteko aukera ere jasotzen du. Gainera, ibilgailuen mantenu-lanak bere gain hartuko ditu 2025. urtera arte. Trukean, Auckland Transport konpainiak 130 milioi euro ordainduko dizkio.
Ez da bi aldeen arteko lehen akordioa. 72 tren salerosi dizkiote elkarri azken urteetan. Ekoitziko dituzten trenak orain arte egindakoen antzekoak izango dira: unitate bakoitzak hiru kotxe izango ditu, kabinadun bi motordun kotxe muturretan, eta tarteko atoi-kotxe bat. Honek, zoru baxua izango irisgarritasuna bermatzeko.
CAFek azpimarratu du kontratu honi esker Zelanda Berrian multinazionalaren presentzia “finkatu” egingo dela. Aucklandeko tren-flotaz gain Hegoaldeko Gales Berriko estatuan ere CAFen sinadura duten trenak dabiltza.