IV. Pilota Goxua Txapelketan izena emateko epea irekita
EZKIO // Ezkioko IV. Pilota Goxua Txapelketan izena emateko epea urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik. 16 urtetik gorako Zumarragako, Urretxuko, Ezkioko eta Legazpiko pilotari afizionatuei zuzendutako txapelketa da, eskuz binaka. Federatuek ezingo dute parte hartu. Izena emateko 20 euro ordaindu behar dituzte bikoteek eta ezkiokopilotatxapelketa@gmail.com helbidera idatzi. Otsail hasieran hasiko da txapelketa, eta finala Ezkioko San Migel jaietan izango dela aurreikusi dute.













