Mendia izango du ardatz urteko lehen mintzatertuliak
BEASAIN // Mintzatertulia egingo dute bihar, 18:30ean, Igartza Jauregian. COVID pasaportea erakutsi beharko da sartzeko. Mendia izango da hilabete honetako gaia. Andoni Sarriegik hurbilpena egingo du eta jarraian, talde txikietan, mendiaren inguruko bizipenen, zalantzen, kezken… inguruan hitz egiteko aukera egongo da. Goierritarrei euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzea da saioaren helburua.













