Abiadura murriztaileak Ataunen
San Martin eta Aia auzoetan jarriko dituzte, ibilgailuak mantsoago joan daitezen.
Ataungo San Martin eta Aia auzoetan errepidean goraguneak eta abiadura murrizteko sistemak jarriko dituzte. Udalak lanak hasita dauzka. San Martinen, adibidez, udaletxe paretik Paskualiturritik aurreragora, asfaltozko koska-guneak jartzen ari dira, zenbait lekutan. Aian ere jarriko dituzte, kaskotik pasatzerakoan ibilgailuak mantsoago joan daitezen.