Kaleratzeak salatzeko manifestazioa
Manifestazioa egin zuten atzo 60 bat lagunek Olaberriko Herribaso industrialdean. Laser Goiken enpresatik hauteskunde sindikalak egiteko eskatzeagatik kaleratu dituzten lau langileekin elkartasuna adierazi, eta berriro lanean hartzeko eskatu dute. Baita eskubide sindikalak errespetatzeko ere. Ihurren ordu laurden bateko bilkura egin, eta enpresaren atarira protesta-martxa egin zuten.