Gazteen ahalduntzea helburu dutela, bi tailer egingo dituzte Legazpiko Kultur Etxean. Lehen tailerra otsailaren 11n izango da, eta adimen emozionalaren gaia landuko dute. Izena eman behar da, hilaren 8rako.
Amatasun esperientzia bizigarriagoak sortu ahal izateko, amatasunak momentu bakoitzean dakarrenaz ere hitz egin behar dela iruditzen zaio Gorostitzuri. "Kontakizunak behar dira".
Khuruts Begoña zuzendaria zientzia fikzioaz baliatu da ‘Deia’ bere azken film laburrean errealitatearen kontakizun bat egiteko. Jose Ramon Soroiz legorretarra da aktore nagusia. Lan estreinatu zuenetik, jaialdi askotan parte hartu du.
Karpan sua egin, frontoiko komunak puskatu, argiteria puenteatu eta loreontziekin bidea itxi dute. Udalak gertakari "oso larriak" direla adierazi du sare sozialen bidez.
Iragarki bat grabatu du sukaldari donostiarrak Ezkioko baserri-museoan.
Zegaman aurkeztu dute Foru Aldundiaren ekimena; 2.000 hektareatik gora digitalizatu dituzte bertan. Ataun, Olaberria, Zumarraga eta Legazpi ere sartu dira egitasmoan.
Futbol elkarteak 2020ko azaroan bete zituen 75 urte. Pandemiak ez dio orain arte utzi ospakizunekin hastea. Kirola, kultura eta festa uztartuko dituzte ekitaldi sortan. Gaur, argazki erakusketa zabalduko dute.
Loinazko San Martin eguna modu xumean ospatuko dute bihar, santuari lore-eskaintza eta agurra eginda, baina odolki kofradiaren festarik gabe.
Emakumeen bularrak hartu ditu ardatz bezala. Bainujantziak erakusteko erabiltzen diren plantxak margotu ditu. Iktusa dela eta, berak ere gorputzaren aldaketa prozesu bat jasan du
Osasunako lehen taldera iritsi zen 18 urterekin. Calahorrako bigarren taldean zebilen egun
Beasainekin lotura duten artikuluak eta argazkiak biltzen hasiak dira. Aurten ehun urte beteko dira lehen alea argitaratu zenetik
Zibersegurtasunerako sentsibilizazio jardunaldiak antolatu ditu Zegamako Udaleko Gazteria sailak. Nerabeentzako saioa otsailaren 11n izango da, eta gurasoentzat otsailaren 15ean.
Otsailaren 20a baino lehen eman behar dute izena ikastaroan parte hartu nahi dutenek, tobera@tobera.org helbidera idatzita.
Ordiziako IX. Hegats Igeriketa saria jokatuko da otsailaren 12an Majorin. Azken edizioko bi irabazleak lehian izango dira, Irati Lakuntza eta Oier Irisarri
Legorretako Gazte Asanbladak mendiari buruzko hiru ekitaldi antolatu ditu datozen bi asteburuetarako. Gaur, Joseba Iztuetaren ikus-entzunezkoa emango dute.