Mijo Lizarzaburu lodifobiari buruz ariko da hilaren 10ean
EZKIO // Urola Garaiko Emakumeen Etxeak antolatuta, lodifobiaren inguruko hitzaldia izango da otsailaren 10ean Ezkioko udaletxean, 17:30etik 19:30era. Mijo Lizarzaburu izango da hizlaria. Parte hartu nahi duten herritarrek aurrez izena ematea gomendatu dute, 943 25 23 89 telefono zenbakira deituta, berdintasuna@uggasa.eus helbidera idatzita edo 649 748 343 zenbakian whatsapp bidez.