Aitor Loreak hamar minutu behar izan ditu lehen gola sartzeko
Aurreko astean egin zuten ofizial bere fitxaketa. 74. minutuan zelairatu zen eta 83.ean 0 eta 2koa sartu zuen

Aitor Lorea aurrelari nafarrak Beasainekin debuta egin zuen egunean bere lehen gola sartu zuen. Hamar minutu ere ez zeramatzan zelaian 0 eta 2koa sareratu zuenean. Aurretik Ximon Arangurenek sartu zuen gola.
Hiru puntu baino gehiago balio dituen garaipena da. Beasain eta Vitoria igoera kanporaketetan sartzeko lehian dabiltza eta orain txuri-urdinek bost puntuko errenta dute alde. Hirugarren postuan daude 43 punturekin, San Inaziorekin eta Baskoniarekin berdinduta.
Pos. | Taldea | Puntuak | JP | IP | BP | GP | EA | AT | KT |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | PORTUGALETE C. | 53 | 25 | 16 | 5 | 4 | 0 | 45 | 20 |
2 | ALAVES S.A.D “B” | 48 | 25 | 13 | 9 | 3 | 0 | 47 | 21 |
3 | BEASAIN | 43 | 25 | 12 | 7 | 6 | 0 | 37 | 22 |
4 | SAN IGNACIO C.D. | 43 | 25 | 13 | 4 | 8 | 0 | 38 | 30 |
5 | BASCONIA C.D. | 43 | 25 | 12 | 7 | 6 | 0 | 24 | 18 |
6 | BARAKALDO C.F. | 41 | 24 | 11 | 8 | 5 | 0 | 40 | 29 |
7 | VITORIA C.D. | 38 | 25 | 10 | 8 | 7 | 0 | 40 | 33 |
8 | CULTURAL DE DURANGO | 37 | 25 | 9 | 10 | 6 | 0 | 28 | 21 |
9 | ANAITASUNA C.D. | 36 | 25 | 10 | 6 | 9 | 0 | 33 | 32 |
10 | PASAIA K.E. | 35 | 25 | 9 | 8 | 8 | 0 | 27 | 28 |
11 | DEUSTO S.D. | 33 | 24 | 8 | 9 | 7 | 0 | 27 | 22 |
12 | S.D. LEIOA | 31 | 24 | 8 | 7 | 9 | 0 | 33 | 27 |
13 | SANTUTXU F.C. | 28 | 25 | 6 | 10 | 9 | 0 | 27 | 31 |
14 | AURRERA K.E. | 28 | 25 | 8 | 4 | 13 | 0 | 22 | 36 |
15 | URDULIZ F.T. | 27 | 25 | 7 | 6 | 12 | 0 | 20 | 35 |
16 | AMURRIO C.F. | 25 | 25 | 5 | 10 | 10 | 0 | 22 | 26 |
17 | LAGUN ONAK C.D. | 25 | 25 | 5 | 10 | 10 | 0 | 26 | 33 |
18 | URITARRA K.T. | 20 | 25 | 5 | 5 | 15 | 0 | 23 | 39 |
19 | BETI GAZTE K.J.K.E. | 19 | 24 | 4 | 7 | 13 | 0 | 26 | 52 |
20 | TOLOSA C.F. | 19 | 25 | 5 | 4 | 16 | 0 | 24 | 54 |
Beasain aurkarien aurretik dago balantze hobea duelako. Hamabost gol gehiago sartu ditu jaso baino. Lorearekin erasoa are gehiago sendotu dute. Aurrelariak hemezortzi urterekin Osasunaren lehen taldean debuta egin zuen baina ez zuen egonkortzea lortu. Asturiasen (Espainia) eta Errioxan (Espainia) ibili da jokatzen azken denboraldietan.
Urtarrileko aldapak ez du amaierarik
Goierri Gorri burua altxa ezinik dabil. 2022an ez dute punturik pilatu. 3 eta 1 galdu zuten asteburuan Lakuaren aurka. Marta Arregik aurretik jarri zituen goierritarrak partida hasi bezain pronto, baina ezin izan zioten aldeari eutsi. Gorriek sailkapenean bi talde dituzte atzetik.