Beheraka egiten jarraitzen dute datuek, poliki bada ere
Astez aste hobera egiten ari dira koronabirusaren datuak Goierrin, nahiz eta oraindik, herri guztiek eremu gorrian jarraitzen duten. Orokorrean beheranzko joera da nagusi, baina Idiazabalen, Lazkaon eta Olaberrian, esaterako, igo egin da tasa azken egunetan.

Nahi baino polikiago, baina beheraka jarraitzen dute koronabirusaren datuek Goierrin. Osasun Sailak beste 315 kasuren berri eman du gaur; ostegunetik igandera arte jasotako datuak dira.
Beasainek (49), Lazkaok (47), Ordiziak (39) eta Zumarragak (33) dituzte kasurik gehienak. Atentzioa ematen du Idiazabalek izan duen igoerak, 29 kasurekin. Legazpik (26) eta Urretxuk (19), hobera egin dute.
Izan ere, orokorrean herririk gehienek intzidentzia tasa jaistea lortu badute ere, Idiazabalen, Lazkaon, Olaberrian, Ormaiztegin eta Zegaman, igo egin da azken egunetan. Kasu berririk izan ez duten herri bakarrak Altzaga, Gaintza eta Zerain dira.
Koronabirusaren krisia 2020ko martxoan hasi zenetik, guztira 23.971 lagun kutsatu ditu koronabirusak Goierrin.
02/03 | 02/04 | 02/05 | 02/06 | GUZTIRA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 0 | 48 | 1639,34 |
Arama | 0 | 0 | 1 | 0 | 46 (+1) | 1470,59 |
Ataun | 5 | 2 | 6 | 1 | 644 (+14) | 3205,50 |
Beasain | 11 | 12 | 15 | 11 | 4.572 (+49) | 2054,06 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 1 | 0 | 188 (+1) | 1419,56 |
Gabiria | 0 | 1 | 1 | 0 | 163 (+2) | 3508,77 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 0 | 26 | 1754,39 |
Idiazabal | 2 | 5 | 17 | 5 | 731 (+29) | 3319,33 |
Itsasondo | 3 | 0 | 0 | 0 | 177 (+3) | 1236,26 |
Lazkao | 11 | 20 | 10 | 6 | 1.912 (+47) | 3231,53 |
Legazpi | 10 | 8 | 4 | 4 | 2.718 (+26) | 3127,60 |
Legorreta | 0 | 0 | 1 | 0 | 461 (+1) | 2214,77 |
Mutiloa | 1 | 0 | 0 | 0 | 97 (+1) | 6274,51 |
Olaberria | 2 | 7 | 2 | 0 | 299 (+11) | 2944,38 |
Ordizia | 12 | 13 | 10 | 4 | 3.633 (+39) | 2164,85 |
Ormaiztegi | 2 | 4 | 2 | 1 | 441 (+9) | 1959,25 |
Segura | 1 | 3 | 3 | 4 | 555 (+11) | 3652,97 |
Urretxu | 4 | 5 | 7 | 3 | 2.341 (+19) | 2474,74 |
Zaldibia | 3 | 3 | 1 | 1 | 697 (+8) | 3377,56 |
Zegama | 4 | 1 | 2 | 4 | 581 (+11) | 4602,24 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 0 | 68 | 3649,64 |
Zumarraga | 18 | 9 | 4 | 2 | 3.047 (+33) | 1985,54 |
GUZTIRA | 89 | 93 | 87 | 46 | 23.971 (+315) |
3.020 |