Ordiziako baratze parkeko 28 partzela esleituko ditu udalak
Lehentasuna 2020tik itxaron zerrendan dauden herritarrek izango dute. Libre gelditzen direnak, zozkatu egingo dituzte.
Ordiziako baratze parkeko 28 partzela esleituko dituzte, datozen hiru urteetarako. Udalak jakinarazi duenez, 2020tik itxaron zerrenda batean dauden 23 herritarrek izango dute lehentasuna, baina libre gelditzen diren baratzeak, zozkatu egingo dituzte.
Interesa dutenek, izena eman beharko dute herritarren arreta bulegoan edo erregistro elektroniko bidez, eta horretarako azken eguna, ostirala, hilak 11 izango da. Informazio gehiago, Ordiziako Udalaren webgunean aurki daiteke.