Pilota partidarako pilota aukeraketa, gaur Idiazabalen
IDIAZABAL // Pilotari profesionalen eskupilota txapelketa jokatuko da ostiralean Igarondo pilotalekuan, 22:00etan. Binakako txapelketaren barruan, Altuna III.a-Martija bikoteak Peña II.a-Albisu bikotearen kontra jokatuko du. Gaur, berriz, 11:00etan, Igarondo pilotalekuan, piloten aukeraketa egingo dute. Irekia izango da. Ostiraleko partidarako sarrera batzuk geratzen dira oraindik salgai. www.entradasfronton.com webgunean eskuratu daitezke, 30 euroan.













