Beasain institutuak Eramus + egiaztagiria lortu du
2022-2027 bitartean jasoko dute finantziazioa proiektu internazionalak garatu ahal izateko eta metodologia berritzaileak atzerrian ikasi eta etxera ekartzeko
Beasain institutuak Erasmus+ ziurtagiria lortu du. Europar Batasunaren herraminta honek irakasle eta ikasleen mugikortasuna ahalbidetzea du helburu. 2022-2027 bitartean jasoko dute finantziazioa proiektu internazionalak garatu ahal izateko eta metodologia berritzaileak atzerrian ikasi eta etxera ekartzeko. Sare berri honen parte izateak, atzerriko irakasle eta ikasleak hartzeko aukera ematen dio gainera institutuari. Estatu mailan 557 ziurtagiri banatu dira. Ziurtagiri honi esker zentroak Europako beste institutuekin duen harremana jarraitzeaz gain, lotura berriak sortzeko asmoa azaldu du.