Killian Jornetek Zegama-Aizkorrin parte hartuko du
Bi urteko etenaren ondoren, maiatzaren 29an jokatuko da 21. maratoia. Partaidetza gorena iragarri dute. Killian Jornetez gain, Maude Mathys, Nienke Brinkman, Remi Bonnet, Jonathan Albon, Maude Mathys, Nienke Brinkman, Oihana Kortazar eta Sara Alonso gaztea. 2020ko dortsalak mantenduko ditu antolakuntzak.
Golden Trail World Series lasterketak lehen proba izango da maiatzaren 29an jokatuko den Zegama-Aizkorri mendi maratoia (42,195 km eta 5.472 metroko desnibela). Bi urteko etenaldiaren ondoren, gainera, ospe handiko korrikalarien parte hartzea iragarri dute. Hona hemen izen batzuk: Killian Jornet, Maude Mathys, Nienke Brinkman, Remi Bonnet, Jonathan Albon, Maude Mathys, Nienke Brinkman, Oihana Kortazar eta Sara Alonso. Gainerako dortsalak banatuta daude 2020tik.
Golden Trail Worl Series zirkuituak badu berritasun bat: 300.000 euro saritan banatuko ditu.