Rap eta punk doinu okzitaniarrak, Beasaingo gaztetxean
BEASAIN // Melmak gaztetxean musika jaialdia izango da etzi. Ateak 19:00etan zabalduko dituzte eta kontzertuak 20:00etan hasiko dira. Lau kontzertu izango dira denera: Aurrez aurre, Incendio, Managaitz eta Krav Boca. Azken hauek Toulousetik (Okzitania) datoz. Punka eta rapa uztartzen dituzte. Krav Boca 2022 girako bigarren kontzertua izango da. Aurretik Gasteizen joko dute, Bilbon gero, eta Europa zeharkatuko dute azkenik. Sarrera bakoitzak bost euro balioko du.













