Suak kalte handiak eragin ditu Gabiriako baserri batean
GABIRIA // Larunbatean Gabiriako baserri batean piztu zen suteak kalte material handiak utzi ditu. Zapatu gauean sumatu zuten biztanleek sua, Gabirizar baserriko bizitza batean, eta sugarrak indartuta zeuden ordurako. Suhiltzaileek joan behar izan zuten, eta haiek itzaldu zuten sutea. Inor ez da zauritu ezbeharrean. Teilatua harrapatu ez badu ere, etxebizitza suntsituta geratu da barrutik.












