By-passa zabaldu dute Oriamendi kalean, obrengatik
Oriamendi kalea berritzeko obrak hasi dituzte, eta 1. eta 4. zenbakien artean by-passa jarri dute, zirkulazioa erabat ez eteteko.
Oriamendi kalean hasiberriak diren obrek errepidea moztu ez dezaten by-passa zabaldu dute 1 eta 4 zenbakien artean. Desagertu egingo den bidegorritik doa aldi baterako errepidea. Arreta eskatu diete gidariei, txirrindulariei eta oinezkoei, elkarren arteko distantziak txikiagoak direlako. By-passa egokituz joango da obrak egin bitartean. Lanak Oriamendiko 30.era arte luzatuko dira